istas

CCOOrekiko harremana

ISTAS CCOOren estrategia sindikalean txertatutako egitasmoa da. Bere zeregin nagusia, ezagutza tekniko eta espezializatuaren bidez, laneko osasun eta ingurumen gaietan ekintza sindikala laguntzea da. Azken alderdi hau gizakiaren ekoizpen jardueratik eratorritako arazoei dagokienez, batez ere.

ISTASek aholku eta laguntza teknikoa ematen dio CCOO Konfederazio Sindikalari, bai konfederazioko zuzendaritza organoei bai federazioetako zuzendaritza guztiei, baita lurralde erakundeei ere.

Federazio eta eskualde erakundeetako laneko osasuneko eta ingurumeneko arduradunekin elkarlan estuan aritzen da, baita horien lan-talde teknikoekin ere.

Bere espezializazio esparrutik CCOOren fundazio eta entitateekin elkarlanean jarduten du, hala nola FOREMekin eta Muñiz Zapico Eskola Sindikalarekin prestakuntza alderdietan, Bakea eta Elkartasuna Fundazioarekin kooperazio alderdietan eta Afrika, Latinamerika eta Asiako erakunde sindikalei laguntzen, eta Maiatzaren Lehena Fundazioarekin sindikalgintzaren erronka berrien inguruko hausnarketan. Halaber, Nazioarteko Lan Fundazioarekin elkarlana egiten du, SustainLabour garapen iraunkorraren alde.

ISTASen urteko lan egitasmoaren eginkizunak Zer egiten dugu eta Egitasmo eta jarduerak ataletan daude azalduta. Horietaz gain, CCOO Konfederazio Sindikalari emandako laguntza lanen adibideak honakoak ditugu:

  • Lan eta Gizarte Gaietarako, Osasun eta Kontsumorako, Ingurumenerako eta Industria eta Energiarako Ministerioekin izan beharreko bilerak eta agiriak prestatzean aholku ematea, baita erakunde aholku-emaileetan ere, batez ere Laneko Segurtasun eta Osasuneko Nazio Batzordean, Ingurumeneko Aholku Batzordean eta Klimaren Nazio Kontseiluan.
  • Esku-hartze sindikalerako protokoloen zirriborroak eratzea.
  • Europako Batasuneko lan batzorde komunitarioetan parte hartzea.
  • Nazioarteko bilera eta eztabaidetan parte hartzea, CCOOren kooperazio ekimenekin elkarlanean, bereziki Latinamerikan eta Karibe aldean.
esquina_migapan   esquina_migapan
 
Estás en:  Inicio > ISTAS euskera > Zer da ISTAS > CCOOrekiko harremana
 
esquina_migapan   esquina_migapan
 
http://www.istas.net/web/index.asp?idpagina=2796